Larunbat goizean Alkainek egin dituen zozketen irabazleak elkartu genituen. Alde batetik, Alkain Traineruen Ligako irabazleek beraien opariak jaso zituzten. Santi Arrieta eta bere semeak Joseba Amunarrizen eskutik arrauna jaso zuten. Beste irabazleak ere pozik joan ziren bai 50€ ko balea eraman zutenak eta baita bihurkina eraman zutenak ere.

Beste aldetik, kirolari peto petoak izan genituen. 6 korrikalarik beren dortsala jaso zuten. Orain igandean gu izango gara lasterketa ikustera hurbilduko garenak indarrez animatzeko.

Alkainen aldetik eskerra eman nahi dizkizuegu gure zozketetan parte hartzeagatik eta gure dendaraino gerturatzeagatik. Zuen oparietaz gozatzea espero dugu eta zorte on lasterketa egunean!

Bihotz bihotzez mila esker