ELEKTRIZITATEA

ELEKTRIZITATEA

Elektrizitatearen sekzioan instalazio oso bat berritzeko behar duzun guztia topatuko duzu, baina baita konponketa xumeagoak egiteko ere: kableak, kutxak, pultsadoreak, ukondo eta hodi edo kanaletak, luzagarriak, lapurrak, luzatzaileak…

BONBILLAK

Etxeetan argiztapen ona izatea oso garrantzizkoa da, dirua aurrezteaz gain gela bakoitza toki eroso eta goxoan bilakatzen laguntzen baitu. Etxeak argiztatzeko ez dago led bonbillak baino hoberik. Behar duzun argi-mota oro dugu ALKAINen, eta zure beharretara edo zure etxebizitzaren ezaugarrietara hoberen egokitzen den potentzia edo bonbilla-mota aukeratzen lagunduko zaitugu.

ANTENA ETA TELEFONO INSTALAZIOAK

Antena edo telefono finkoaren instalazioa egiteko behar duzun guztia topatuko duzu ALKAINen: kableak, grapak, egokigailuak, larakoak, hormarako kutxak, LTD hargailuak eta urruneko aginteak.