MARGO-LANAK

EZAGUTZEN EZ ZENUEN KOLOREEN MUNDU BERRIA

Ez dago aitzakiarik… Indigo eta bisoi koloreak baditugu ALKAINen… baita gorri-morea, kaoba, koral, fuksia, turkesa eta txanpan kolorea ere… Gure langileek esango dizute erosi beharreko brotxa zein den, baita beharko duzun material guztia ere… Margotu behar duzun gela horren hormei heltzeko aitzakiarik gabe gelditu zara!

Zatoz ALKAINera, eta ezagutu itzazu zure esku jarri ditugun 15.000 koloreak. Kanporako nahiz barrurako pinturak, barandetarako, fatxada edota egurretarako pinturak. Edozein tokitara iristeko aldamioak, brotxak, arrabolak, pintzelak, margolarientzako paperak, spray pinturak, klerak, garajeetarako pinturak, haurren jostailuak margotzekoak…

Zatoz zure hurbilen dagoen ALKAIN saltokira. Oso erraza da margotzea.

Bai! bai! ALKAINen!

PINTURAK

Zein koloretakoak margotu nahi dituzu paretak? Margotu nahi duzun materiala edo azalera edozein dela ere, gure pinturen sekzioan azalera-mota guztietarako imajina ditzakezun kolore guztiak aurkituko dituzu. Pintura ekologikoak, plastikoak, bereziak, lakak, etab.

Kolore pertsonalizaturen bat behar duzu? Eskatu behar duzuna, guk sortuko dugu.

OSAGARRIAK

Margo-lanetarako, pinturarekin ez da nahikoa. Margotu behar duzunaren arabera, eta margotzeko moduaren arabera, osagarri batzuk ala besteak beharko dituzu. ALKAINeko pinturen sekzioan azalera margotzeko prest uzteko, zure paretak koloreztatzeko eta amaitu ondoren dena txukun-txukun uzteko behar duzun guztia aurkituko duzu. Paretak prestatzeko inprimazio eta produktuak, disolbatzaileak edo agoarrasa, brotxak, pintzelak, arrabolak, pinturarako ontziak, margolarien zintak, etab.

IGELTSUA

Pareta konpondu edo prestatu behar baduzu, mota guztietako igeltsuak ditugu: hautsean, prestatuak, heltzeko orea… Eta baita igeltsua aplikatzeko beharrezkoa izango duzun material eta tresneria osoa ere.

Eta behar duzuna zure etxeko gotelea edo azulejuak estaltzea bada, horretarako egokiena den igeltsua eskaintzeaz gain gure espezialistek aplikatzeko modurik egokiena aholkatuko dizute emaitza perfektua lor dezazun.

PAPER PINTATUA

Pareta bat pertsonalizatzeko, ez da beharrezkoa berau margotzea. Apaindu gela bakoitza estiloz eta zure gustura, paper pintatua erabilita. Kolore, diseinu eta egitura guztietako paper pintatuz osatutako katalogo amaiezina, lisoak edo marrazkidunak, zure etxeko edozein txoko dotoreziaz eta modernotasunez janzteko aukera izan dezazun.