ERREMINTAK

ERREMINTAK

Edozein birgaitze-, brikolaje- edo dekorazio-lanetan erremintak erabiltzea funtsezkoa da. Lan handietarako, ertainetarako nahiz txikietarako behar dituzun erreminta guztiak aurkituko dituzu ALKAINen, aldi batez erabiltzekoak edota maila profesionalean erabiltzekoak. Gure profesionalek lagunduko zaituzte zuri hobeto egokitzen zaizun erreminta aukeratzen.

ERREMINTAK ORDENATZEKOAK ETA ORDEZKO PIEZAK

Zure erremintetarako ordezko piezak behar dituzu? Behar duzun ordezko pieza edozein dela ere, erreminten atalean aurkituko duzu.

Gainera, zure erremintak eta brikolajerako materiala ongi gorde eta ordenatu dezazun armairu, kutxa edo kutxatzarrak ditugu, estilo eta neurri guztietakoak.

Eta lana erraztea nahi baduzu, zure erreminta guztiak eskura izatea ahalbidetuko dizuten gerrikoen sorta zabala dugu aukeran.

GARBIKETAKOAK

Brikolaje- edo birgaitze-lana bukatzean, dena ongi garbitzea funtsezkoa da. Orbanak eta zikinkeria dituen edozein motako azalera azkar eta eraginkorki garbitzeko behar duzun guztia dugu ALKAINen: Karcher hidrogarbitzaileak, erratzak, zaborrontziak, lanbasak, paperontziak, produktu kimikoak… Baita arropak edo esekitokiak garbitzeko detergenteak ere.

ERREMINTEN ALOKAIRUA

Zenbaitetan erreminta espezifikoa behar izaten dugu lan zehatz bat egiteko. Garbiketarako tresnak izan edo eraikuntzarako edota birgaitzeetarako erremintak izan, behar duzun denboran zehar erremintak alokatzeko zerbitzua eskainiko dizugu ALKAINen.