ALKAIN, 1951TIK AURRERA

ALKAINen etxeetarako materialaren salmentan dihardugu 1951tik. Gure 10.000 m2 baino gehiagoko azalera duen erakusketan zure etxea birgaitzeko edo apaintzeko behar duzun guztia topatuko duzu.

Gure esperientzia zabalari eta produktuen aniztasun eta kalitateari esker eskualdean erreferentzia gara.

Hondarribian eta Astigarragan banatuta gaude eta, guztira 30.000 m2-ko azalera baino handiagoarekin, zure irudimenak eskaintzen dizun etxe hori sortzeko behar duzun guztia aurkituko duzu bertan.

ESPERIENTZIA ETA PROFESIONALTASUNA

Urteetako esperientziari esker badakigu, erosketa behar bezain gogobetekoa izan dadin, profesionaltasuna eta tratu pertsonalizatua funtsezkoak direla. Horregatik, gure profesionalek, sektorean adituak izateaz gain, publikoari arreta egiten ibilbide luzea dute. Espezializatuta daude guzti-guztiak, etengabe prestatzen eta ikasten dihardute, eta berritasun guztiak ezagutzen dituzte, beti zerbitzurik onena eskaintzeko eta suerta daitekeen edozein zalantza argitzeko.

Gainera, ALKAINen fidagarritasun osoa eta eraginkortasuna ematen duten markarik onenekin eta ezagunenekin lan egiten dugu. Guk geuk erosiko genukeena soilik saltzen dugu.