AROTZERIA

EGURRAK

Gure etxeetan geroz eta gehiago erabiltzen den materiala da egurra: altzari pertsonalizatuak (mahaiak, logelarako altzariak…) fabrikatu edo diseinatzeko, lorategirako edo apaingarrietarako (zokaloak, ateak, moldurak edo zutabeak).

Behar duzun guztia hatzemango duzu ALKAINen: oholak, listoiak edo eraikuntzarako metakrilatoak, zokaloak, ate- eta leiho-zangoak, itsasgarriak, hesiak, moldurak edo kanpoko alderako zutabe apaingarriak. Kalitatezko egurretan dugun aniztasunari esker, nahi duzuna diseinatu ahal izango duzu gustukoen duzun estiloa emateko.

EGURRAK MOZTEA

Utzi beti nahi izan duzun altzaria imajinatzeari, guk lagunduko zaitugu diseinatzen. ALKAINen erosten baduzu zure egurra, gure langileek moztuko dituzte oholak behar duzun neurrira, eta, nahi izanez gero, ertzak landu ahal izango dituzu. Ez da beharrezkoa ohol guztia erostea, behar duzuna soilik eraman.

EGURRAREN ZAINTZE-LANAK

Behar bezala zaintzen ez bada, egurra hondatu daiteke. Horregatik, hasiera-hasieratik zaindu eta beti berri-berri mantentzen lagunduko dizuten produktu-sorta zabala dugu ALKAINen. Gure sekzio espezializatuan bernizak, argizariak edo inprimazioak aurkituko dituzu, baina baita lasurrak, tratamendu espezifikoak, olioak edo berriztatzeko produktuak ere.

Gainera, gure profesionalek produkturik egokienak aukeratzen lagunduko zaituzte, egurraren, tokiaren edo unearen arabera, eta egurra beti distiratsu mantentzeko nola aplikatu behar dituzun aholkatuko dizute.