BURDINKIAK

TORLOJUAK

Torlojuen mundua oso zabala da eta badakigu gure beharrak ez direla beti berdinak. ALKAINen torlojuak soltean edo kutxetan erosi ahal izango dituzu, behar duzuna soilik eraman dezazun, ez gehiago eta ez gutxiago.

Gainera, torlojuen korridorean torlojuekin lotutako produktu guztiak topatuko dituzu, neurri guztietakoak eta edozein behar asetzeko modukoak.

ITSASGARRIAK

Materialak zigilatzerakoan oso garrantzitsua da ezaugarri egokiak dituen kalitatezko produktua aukeratzea. Gure Itsasgarrien atalean edozein motako produktuak zigilatzeko materiala aurkitu ahal izango duzu, zure behar espezifikoetara egokituko diren ezaugarri ezberdinetakoak eta neurri askotan, materiala alferrik galdu ez dadin.

BURDINERIA

Armairu edo tiradera horri estilo berri bat emango dion heldulekurik perfektuena aurkituko duzu, zure altzarira egokitzen diren eta ateak behar bezala irekitzea ahalbidetuko duten eskuadrak edo mihiztadurak, altzarietarako sarraila eta morroilo sorta zabala, eta, nola ez, altzarietako torlojuak ezkutatzeko edergarri-multzo handia.

GILTZEN KOPIAK

Gure sarrailen sekzioan mota guztietako sarrailak, heldulekuak eta sarraila-zilindroak hatzemango dituzu, era guztietako ateetarako. Gainera, giltza baten beharrean bazaude, giltza horren kopiak egin ahal izango dituzu minutu batean.