ITURGINTZA ETA BEROKUNTZA

ITURRIAK

Gure etxeetako dekorazio-elementuan bilakatu dira iturriak ere. Iturri bat behar baduzu, hainbat neurri eta formatakoak ditugu gurean. Kalitatezko materialez egindako iturriok ura aurrezten lagunduko digute, tenperatura kontrolatzen edo komun, dutxa eta bainu-ontzi, sukalde edota lorategiak edertasunez janzten.

ITURGINTZARAKO OSAGARRIAK

Osagarri berriak behar dituzu edo instalazio berria egin behar duzu? Iturgintzako gure erakusketa zabalean denetarik aurkitu ahal izango duzu. Eta, gainera, gure profesionalek lagunduko dizute behar duzun hori topatzen.

BEROKUNTZA

Etxeak goxoa eta erosoa izan behar du. ALKAINen badakigu hori horrela dela, eta horregatik, berokuntzarekin lotutako sekzioa dugu. Bertan topatuko duzu zure beharretara eta zure etxearen ezaugarrietara hoberen egokitzen den sistema. Galdarak, pellet-berogailuak, lur erradiatzailea, toallak idortzekoak, bero urdina, tximiniak edo estufak dituzu aukeran, besteak beste.

Eta erregaia bada behar duzuna, enborrak, pellet edo kerosenoa erosi ahal izango duzu zure etxea goxoagoa egiteko.