LORATEGI ETA BARATZEAK

LORATEGIRAKO ERREMINTAK

Lorezaintza atsegin duzu edo baratzea duzu? Zure baratzea edo lorategia mantentzeko eta zaintzeko behar duzun lorategirako erreminta guztiak ditugu. Eskuzko lanetarako eta hiriko baratzeetarako erabil ditzakezun lorategirako erreminta eta material txikienetik azalera handiagoetarako lorategi-erreminta profesionaletara arte, lorategirako makineria barne.

LORATEGIETAKO ITXITURAK

Itxi zure balkoi edo terraza, erlaxatzeko gune pribatu eta erosoan bilakatzeko. Aukeratu nahi duzun itxitura pribatutasunik osoenaz gozatzeko: ezkutatzeko sareak, hesiak, lorategiko heskaiak…

KANPOKO ALTZARIAK

Zure txoko pribatua gune erosoa izan dadin, kanpoko altzari-sorta zabala dugu: sofak, mahaiak, etzaulkiak eta hamaka-aulkiak, pergolak, toldoak eta eguzkitakoak.

LORATEGIA UREZTATU ETA ZAINDU

Belarra beti berde mantendu nahi duzu ureztatzeaz arduratu gabe? Gure lorategietarako sekzioan ureztatze automatikorako sistemak ezartzeko behar duzun guztia aurkituko duzu, hala nola ihinztagailuak edo ur-ponpak. Baita lorategia eskuz ureztatzeko behar dituzunak ere: mahukak, pistolak…

Ezin dugu ahantzi gure baratzearentzako funtsezkoak direla ongarriak. Zure beharretara hoberen egokitzen den ongarri edo fertilizatzaileari buruz aholkatuko dizute gure profesionalek.

Etxean baratzea jartzeko asmoa duzu? Zure etxean baratzea jartzeko beharrezkoa den guztia biltzen duen kita eskura dezakezu, eta gainera, etxean baratzik onena izan dezazun lagundu eta aholkuak emango dizkizute gure adituek.

BARBAKOAK

Barbakoak izaten dira familia edo adiskideekin pasarte dibertigarriak bizitzeko uneak. ALKAINen dugun barbakoa-sorta handiari esker ez duzu lorategi bat beharko barbakoa jartzeko, parrilan janaria prestatzeko gogoa izatearekin nahikoa da. Besteak beste honelako barbakoak ditugu: gasa, elektrikoak, ikatzekoak, eramangarriak edo obrakoak.