EGURREZKO LURRAK

EGUR-XAFLAZKOAK

Zure etxerako lur goxo eta kalitate handikoak. Kolore, akabera, luzera, zabalera, egitura… asko aukeran. Instalatzen errazak dira eta mantenua eta garbiketa oso errazekoak. Zure lurra Alkainen aurkituko duzu.

PARQUET-AK

Egur noblearen ehundura, haritza, pagoa, gaztainondoa… Eraman natura zure etxera. Xafla guztiak ezberdinak dira, ez dago bat bera ere besteen berdina denik. Zatoz eta aukeratu kolore, diseinu, zabalera eta egur sorta zabalaren artean.

KANPOKOAK

Eta kanpoko alderako material natural edo sintetikoen artean kolore, zabalera, luzera, muntaketa-sistema… aukera handia dugu. Zure beharretara hoberen egokitzen dena aholkatuko dizugu.