Koloreen munduan autoritatea den Pantone enpresak dagoeneko aukeratu ditu 2016 urtean zehar gure etxeetako dekorazioa menderatuko duten koloreak.

Kolore hauek Arroxa Kuartzo eta Urdina Serenity dira, gure bizitzara pakea, ordena eta ongizate ekarri nahi dutenak. Dekorazio munduan, biak vintage estiloarekin erlazionatuak daude, ingurunea lasaitasunez eta orekaz inpregnatuz.

 

Arroxa Kuartzo

[dt_divider style=”thin” /]

Erromantizismoa eta ongizatea inspiratzen duen kolorea dugu, etxeko gela ezberdinak sofistikatuagoak bihurtzen dituena. Halaber, energia positiboa eta lasaitasuna transmititzen duen kolorea da.

 

Nola erabili dezakegu arroxa kuartzo etxea dekoratzeko?

Arroxa Kuartzo etxeko edozein gunerako egokia den arren, ezin hobea da logela eta egongela bezalako guneetan, lasaitasuna eta ongizatea bilatzen ditugun guneak baitira.

Kolore honek konbinazio asko onartzen ditu.

  • Arroxa Kuartzo eta Bioleta: Konbinazio interesgarri bat izan daiteke paretak arroxa kuartzoz margotu eta bioleta kolorezko detaileak gehitu, adibidez, alfombrak edo errezelak. Konbinazio hau egokia da bainugela, logela edo egongeletan erabiltzeko. Dotoretasuna ekartzeaz gain indartu egiten baitu Arroxa Kuartzoarekin lortzen dugun harmonia eta erlajazio sentzazioa.
  • Arroxa Kuartzo eta marroi txokolatea: Konbinazio ezin hobea batez ere logela eta egongelentzako, marroiak egonkortasun eta segurtasun sentsazioa dakarrelako. Bien arteko konbinazioak oreka eta lasaitasun sentsazioa indartzen du, gune bero eta suspertzaile batean bihurtuz.
  • Arroxa Kuartzoa txuriarekin: Neska txikien logeletarako aukera ezin hobea. Bi kolore hauen arteko konbinazioak lasaitasuna, sosegua eta araztasuna dakar. Halaber, gelari argitasuna ematen dio.
  • Arroxa kuartzo eta beltza edo grixa: Egongelentzako ezin hobea, guneari seriotasun eta dotore-ukitu bat eman nahi badiogu.

 

Urdina Serenity

[dt_divider style=”thin” /]

Urdina zeruaren familiakoa, kolore honek baretasun eta harmoniaz betetako lasaitasun efektua trasmititzen digu . Etxeko edozein gunerako erbili dezakegun kolorea, baino baita edozein objektu dekoratzeko ere. Urdina Serenity koloreak zabaltasuna emango dio guneari. Halaber, kontzentrazioa lortzen laguntzen du, beraz logela edo ikasguneak dekoratzeko ezin hobea da.

Urdina Serenity arroxa kuartzo kolorearekinoso ondo konbinatzen du . Biak elkartuz harmoniaz eta lasaitasunez betetako guneak sortzen dira. Urdin Serenity beste kolore batzuekin konbina dezakegu ere:

  • Beix kolorearekin: Giro bero eta erosoa sortzen da.
  • txuriarekin: Bien arteko konbinazioak giro freskoa sortzea eragiten du.Ezin hobea da beroa egiten duen zonaldetarako.
  • Kolore biziekin: Serenity urdin bizi batekin edo hori batekin konbinatzen badugu, guneari alaitasun-ukitua izatea lortuko dugu.
  • Zurarekin: Serenity kolorea egokia da zurezko altzariak ditugun guneentzako, beharrezko berotasun puntua emango dio eta.

 

Eta zuk, etxeko zein guneak margotuko zenituzke bi kolore hauetan?