Busselo Rodríguez familiak irabazi du Alkainen gastatzeko 3.000€-ko saria. Hala, Txurdinekin erosketak egitera joan dira Astigarrako gure dendara.

Sari hau Real Sociedad eta Mallorca taldeen arteko Errege Kopako finalerdietako partidan egin genuen babesle-lanaren barruko ekintzetako bat da.

Lehenengo, atsedenaldian 500€ zozkatu genituen partidara joan zirenen artean, baina sari nagusia mosaikoko kartulinan zegoen, non lehiaketan parte hartu ahal izateko QR kode bat zegoen, eta saria 3.000€ ziren Alkainen gastatzeko.

Zorionak irabazleei!