Nekane Urkia barnealdeen diseinatzaileak 25 urte baino gehiago daramatza ideiak errealitate bihurtzen, eta 2018tik, Alkaingo materialekin egiten du, “Alkainek Astigarragan denda ireki zuenetik, nire aukera Alkain da. Bezero batek material bereziak behar dituenean, konfiantza dut haiengan, barietate eta kalitate handia duelako”.
Erreforma integraletan espezialista, sukalde eta bainugeletan gero eta berrikuntza gehiago egiten ditu. Horregatik gonbidatu dugu gune honetara, 2023rako joerak zeintzuk diren konta diezagun.
Sukaldeak
Sukaldeetan espazio irekiak sortzeko joera dago, jantokia sukaldean integratuz. Bertan, zaindutako akaberak, zurezko zoruak edo zuraren imitazioa dutenak, elektrogailu integragarriak eta abar bilatzen dira. Etxebizitzaren neurriek ahalbidetzen ez duten kasuetan, bi taburetedun barratxoa edo mahaitxo tolesgarri bat jartzeko joera ere badago, gosari edo bazkari azkar bat egiteko txoko bat sortuz. Sukalde bat aukeratzerakoan espazioaren biltegiratzeak eta praktikotasunak lehentasuna izaten jarraitzen du bezeroarentzat, altzari funtzionalak eta garbitzeko errazak aukeratuz. Altzarientzat, 2023an, kalitatezko armairu lakatu edo laminatuak material gogokoenen artean daude. Tonu neutro eta kolore natural asko dago aurtengo aukeren artean, baita kolore berde eta urdinak ere. Hala ere txuria aukera ona da beti, bakarik edo egurrarekin konbinatuz.
Bainugelak
Gaur egun, bainugelak garrantzi handia hartu du etxe bat eraberritzeko garaian; horregatik, aukera dagoenean metro gehiago eta balore estetiko handiagoa eskeintzen zaio espazio honi. Garrantzitsua da bainuaren diseinua garbiketa errezeko espazio bat izatea, komunontzi esekiez, junturarik gabeko manparaz eta material egokiez osatuz. Espazio praktikoa, higienikoa eta aldi berean, guztiz estetikoa. Alde batetik, tonu neutroak, hareatsuak eta berotasun kutsua ematen duten material naturalak bilatzen dira, eta, bestetik, zuriz eta egurrez egindako konbinazioak, txorrotetan eta manparetan ukitu beltzekin.
Aurten zure etxean erreforma bat egitea tokatzen bazaizu, Nekane Urkia eta Alkain tandemak, zure ideia errealitate bihurtuko du.