Bezero hori,

COVID-19 honek zuen senitartekoengan, lagunengan eta lankideengan eragin ez izana opa dizuegula jakinaraztera gatozkizu. Biktimen saminarekin bat egiten dugu ALKAINeko guztiok, eta pandemia honek ekarri duen egoera latzak biziki atsekabetu gaitu.

Gure bizitzan inoiz ikusi ez dugun erronkari aurre egin behar izatea ekarri du Koronabirus honen mundu mailako hedapenak. Irmoki ekin behar zaio, guztion artean, gaixotasun honen eragina gutxitu nahi badugu, eta gobernu, enpresa nahiz norbanakoen arteko elkarlana eskatzen du.

Osasun-krisi honen hastapenetik bertatik izan da gure lehentasunik handiena gure lankide eta bezeroen osasuna eta ongizatea bermatzea, bai biltegietan, erakusketetan, nahiz bulegoetan. Horregatik, laneko prebentzioan eta segurtasunean egiten dugun ahalegina areagotu dugu, gomendatutako neurriak baino urrunago eginez. Eta zuen laguntza izan dugu horretarako, eskatu diguzuen zerbitzu-kalitate maila uneoro bermatuz.

Gobernuak argitaratu duen Errege Dekretu berriarekin eritasunaren hedapena gutxitzeko dugun betebeharra zehaztuta gelditu da. Horregatik, gizartearekin dugun konpromisoari eta legeek xedatutakoari irmoki helduz, gure jarduera guztiak bertan behera utziko ditugu, bai Hondarribian bai Astigarragan, Espainiako Gobernuak zehaztutako aldi osoan (2020ko apirilaren 14ra arte).

Aldi horretan, halaber, beharrezkotzat jotzen diren lanak egiten jardungo dute, etxetik, gure saltzaile eta administrazioko langileek, eta ohiko kontaktu-bideetatik jo ahal izango duzue eurengana, behar izatekotan.

LARRIALDI EGOERA baten aurrean, gurekin kontaktuan jar zaitezkete 943 64 20 25 zenbakira deituta, konpontzeko moduak bilatu ahal izateko (martxoaren 14ko 463/2020 EDn eta martxoaren 29ko 1072020 ELDn zehaztutako ezinbesteko jardueretarako).

Une zail hauetan eskaintzen ari diguzuen laguntza biziki eskertzen dugu, eta hartutako neurriei esker egoera honi laster aurre egingo diogulakoan gaude, gure ohiko jarduerari berrekin ahal izateko. Krisi bortitz honi elkarren laguntzaz egingo diogu aurre, eta beti bezain sendo itzuliko gara zuek eta gu.