Iaz esan genuen, eta berriro diogu: sukaldea gure etxearen bihotza izatera pasa da. Gero eta gehiago zaintzen dugu haren itxura, eta etxeko beste tokietara zabaltzen dugu. Hori dela eta, aurten zure sukaldea berritu behar baduzu, ez galdu aholku hauek.

Heldulekurik gabeko tiratzaileak

Irekitzeko sistema horrekin ez dugu zuzenean aurreko aldea ukitzen eta, heldulekuekin ez bezala, kolpeak saihesten ditugu. Bere bertuteak, dotorezia, integrazioa eta diskrezioa mantenduz, eboluzionatzen ari da orain, eta zure sukaldea diseinatzeko konbinazioak eskaintzen ditu, askoz ere sukalde berezi eta pertsonalagoa izan dezazun. Ateen hasiera eta amaierarekin jolastu dezakezu, gustukoen dituzun neurri eta proportzioak jarriz.

Harraska sukalde-gainaren azpian

Gero eta indar handiago hartzen ari den joera. Harraska sukalde-gaina baino beherago edukitzeak higiene-maila handiagoa lortzen eta gainaldea lehor mantentzen laguntzen du.

Kanpai integratuak

Kanpai mota honek zure sukaldea garbi eta usain txarrik gabe mantentzen laguntzen du, eta ez du toki asko okupatzen. Onena da, altzarian integratuta daudenez, ez direla nabarmendu ere egiten, sukaldearen diseinua mantenduz. Gainera, armairua hondatzerik nahi ez baduzu, aukera ona da nahi duzunean ezkuta dezakezun kanpaia jartzea, koipe eta lurrunetik babesteko.

Eta plaka uhartean baduzu, azken-azkena kanpai ateragarria da. Sukalde-gainean erabat integratzen da, eta aukera dotorea eta teknologikoa da.

Biltegiratzeko irtenbideak

Espazioari ahalik eta etekin handiena ateratzeko, antolakuntza funtsezkoa da sukaldea diseinatzerakoan. Beraz, neurrira egindako kaxoiak gomendatzen dizkizugu (baita harraskaren azpian ere), aprobetxatu gabeko txokorik ez uzteko.

Zutabeen eremua ere oso interesgarria da biltegiratzeko. Kaxoi ateragarriak zure aliatuak izango dira hondora iristeko eta elikagaiak erraz ateratzeko.

Kaxoi altuei dagokienez, saiatu gorantz irekitzen direnak ipintzen, kolperik ez hartzeko, eta apal baskulagarriak, nahi dituzun produktuak hartu ahal izateko.

Mahai ateragarriak

Berdin du zure sukaldea txikia bada, leku askorik hartzen ez duen jateko edo lisatzeko toki bat lor dezakezu. Nola? Mahai ateragarri batekin, gero altzarien artean ezkutatuta geratuko dena.

Entxufea duten uharteak

Uharteak janaria edo koktelak prestatzeko, gonbidatuak entretenitzeko eta askoz gehiagorako txoko bihurtu dira. Horregatik, ezinbestekoa da zereginak erraztuko dizkiguten entxufeak izatea. Erabili entxufe ateragarriak, nahi duzunean gorde ditzakezunak.

Gogoan izan, halaber, komeni dela uharteek gutxienez 30 cm-ko sakonera izatea hankak erosotasunez sartzeko, hondoaren kontra talka egin gabe.

Akabera geruzatu distiratsua duten altzariak

Anplitude- eta argitasun-sentsazio handiagoa lortzeko, erabili altzarien akabera distiratsua, adibidez, geruzatua. Hainbat abantaila ditu, besteak beste, garbitzeko erraztasuna eta marradurekiko erresistentzia handia.

Ausartu zaitez zure sukaldea zure etxeko espazio izarra bihurtzera. Zatoz gure Hondarribiko eta Astigarragako dendetara eta utzi gure adituei aholkuak ematen.