Gure bezeroei marka berritzaileenak eskaintzeko filosofiaren baitan, Alkainen lehen mailako bi ekoizle berri hartu ditugu, zeinak erabakigarriak diren leihoen eraginkortasun energetikoaren etorkizunari begira.

Deceuninck eta Incerco dira ekoizle horiek, eta merkatua goitik behera aldatzen ari dira leihoen kontzeptu berrienarekin, haren bidez produktu teknologikoena, eraginkorrena eta jasangarriena eskaintzeko.

Kalitate handiko gure hornitzaileei eta gure profesionalen taldeari esker, Alkainen aholkuak ematen dizkizugu, hartara zure etxerako leihorik onena eta kristalik eraginkorrena hautatu ditzazun. Gure helburua: erosotasun handiagoa, isolamendu termiko eta akustiko hobea eta, batez ere, kontsumo energetiko baxuagoa eskaintzea.

Gainera, orain da momenturik onena Next Generation funtsei esker; haien bidez 3.000 € arteko dirulaguntza jaso dezakezu. Hasierako inbertsioa, etorkizunean gehiago aurrezteko. 

Thermofibra-leihoetan kontzepturik berriena

Deceuninckek merkatuan dauden altzairurik gabeko lehen profilak garatu ditu, altzairuzko errefortzu klasikoaren ordez thermofibra erabiliz. Berrikuntza horren ondorioz leihoaren lodiera eta pisua murriztu dira; horrela, leihoak estetikoki arinagoak, minimalistagoak eta modernoagoak dira, eta isolamendu termiko eta akustiko hobea eskaintzen dute.

  • Isolamendu handiena
  • Energia aurrezte aparta
  • Babes akustikoa
  • Segurtasuna eta erosotasuna
  • % 100 birziklagarriak

Behar duzun irekitze-mota

Pentsatzen baduzu, Alkainen dago. Zure etxerako aukera sorta handia dugulako: leiho zabalgarria eta ardatz aldagarrikoa, erdiko korapilo txikiduna, ate lerragarriduna, ate lerragarri eraisgarriduna, ate lerragarri altxagarriduna, ate paraleloduna, ate tolesgarriduna, leiho pibotagarriduna…

Nahi duzun kolorea eta akabera

Incercoren Top Colors teknologia berritzaileari esker, zuk aukeratutako koloreko leihoa eskaini ahal dizugu. Soluzio estetikoen aukera sorta zabala, ingurumena errespetatzen dutenak, akabera desberdinekin, hartara zure leihoak kanpoko fatxadara eta etxearen barnealdera egokitu daitezen. Alde guztiak kolore berekoak izan daitezen hautatu, edo kolore desberdinak nahastu ditzakezu.

Gainera, leihoek ez dute denborarekin kolorea galtzen, eta beraz, ez dute mantentzerik behar.

Pertsianarentzako kutxa berria

Profilgintzan aurrerapauso bat emateaz gain, Deceuninckek kutxa berri bat diseinatu du pertsianarentzat; kutxa haren diseinu moderno eta minimalistak bereizten du, 50 koloretan eskuragarri, eta isolamendu termiko eta akustiko maila paregabea eskaintzen du, nahiz eta fabrikazio- eta muntaketa-prozesuan silikonarik ez erabili.

Gure leihoekin ez duzu estetika eta zerbitzuen artean aukeratu beharko. Deceuninck eta Incercori esker, bai eta Alkainen zerbitzuari esker, kalitate handiko eta diseinu paregabeko leihoez gozatu ahalko duzu.

Informazio gehiago nahi izanez gero, pasa zaitez Hondarribia eta Astigarragako dendetatik edo idatz iezaguzu ventanas@alkain.com helbidera.