Alkain

ALKAINen eraikuntza-materialen, burdindegiaren eta brikolajearen salmentan espezialistak gara, baita etxebizitza-erreformetarako behar den guztia diseinatu, instalatu eta merkaturatzen ere (sukaldeak, bainugelak, leihoak, armairuak, zeramikak, ateak, zoruak, lorategia, pintura, berokuntza, iturgintza, … ).

Profesionala zein partikularra izan, ALKAINen 58.000 erreferentzia baino gehiago aurkituko dituzu stockean, eta ia mugagabeko eskaintza bat, eskaripean eman diezazukeguna.

43.000 metro koadro baino gehiagoko instalazioak eta erakusketak ditugu Hondarribiko eta Astigarragako gure egoitzen artean banatuta; bertan, esperientziadun espezialisten aholkularitza jasoko duzu, zure proiektua arrakastatsua izan dadin lagunduko dizutenena.

Enpresa Juan Alcain-ek 1951n sortu zuenetik, hazi egin gara Gipuzkoan lider bihurtu arte, eta estatu mailan sektoreko hogei enpresa nagusietako bat izan arte.

Gure taldea etengabe prestatzen da, eta merkatuan dauden berrikuntza guztiak aztertzen ditu, zure behar eta egoeretara egokien den onena eskaintzeko.

Esperientzia zabal honek, produktuen kalitateak eta aniztasunak, eta gure zerbitzuen dibertsitateak Gipuzkoatik harago hedatzea ahalbidetu digute, Ipar Euskal Herritik eta Nafarroako mugakide diren eremuetatik etorritako bezero ugari erakarriz.

Hemen DENA DAGOELAKO Alkain

Erosketa-saskia
Artikuluak: 0
Azken prezioa:
0,00€
Online denda
Menua