Sektoreko profesionalentzat (arkitektoak, ingeniariak, eraikitzaileak, sustatzaileak, …) bulego tekniko-komertzial bat jartzen dugu eskura, aholkuak emateko eta euren proiektuak planifikatzen eta gauzatzen laguntzeko.
Berrikuntzaren bilaketa eta jarraipena
Berrikuntzarekiko gure konpromisoak bultzatzen gaitu profesionalentzat sistema eta soluzio berritzaileak bilatu eta proposatzera, dagoeneko ezagutzen diren arazo eta patologiak hobetuz (denbora, kostua, emaitzak eta iraunkortasuna).
Prestakuntza espezializatua
Sistemarik berritzaileak eta azken belaunaldiko materialen inguruko Jardunaldi Teknikoak eta Prestakuntza ikastaroak antolatzen ditugu etengabe.
Berrikuntzaren zabalkundea
Aditu nazional eta nazioartekoak gonbidatzen ditugu teknika eta produkturik aurreratuenak aurkez ditzaten. Sektoreko profesionalentzat “artearen egoera” eta ikerketa eta garapen lerroak ezagutzea errazten dugu.
Topaketa Foroa
Jardunaldi Teknikoak, Adituen Aurkezpenak eta Prestakuntza Ikastaroak topaketa eta trukerako Foroa bihurtzen dira, Administrazio Publikoko (Administrazio ezberdinetako Teknikariak) eta Pribatuko Sektoreko profesionalen artean.
Hornitzaile Global
Gure produktuen eta hornitzaileen dimentsio eta aniztasunak aukera ematen du profesionalak produktuak probatzeko formatu edo kantitate mugatuan. Erosketa bolumen handiak errazten du hornitzaileek produktuen laginak edo kantitate txikiak eskaintzea, profesionalak produktu edo soluzio mota hau mugaturik probatu dezan, lote handiak erosi beharrik gabe.