Gure bezeroekiko lankidetza beti da funtsezkoa edozein proiektutan 10eko emaitza lortzeko. Oraingo honetan ideiak oso argi zituzten, eta horrek oso estilo pertsonaleko sukalde eta bainugela bat diseinatzen lagundu zigun. Haien hitzetan, “pozik gaude, emaitza hasierako 3Daren berdin-berdina delako”.

Wabi-sabi sukaldea, inspirazio orientalekoa
Sukaldeak wabi-sabi inspirazioa du, minimalismoa, sinpletasuna eta prozesu naturalak ospatzen dituen japoniar korronte estetikoa. Diseinu oso berezi baten bidez errealitate bihurtu dugun estiloa.
Nola lortu zen? Espazioaren banaketa adimendunarekin, gelaren neurriak kontuan hartuta, eta tonu marroi eta krema erabiliz, soiltasuna eta fintasuna iradokitzen dituztenak.
Sukalde honetako berrikuntza gisa eta egungo joerei jarraituz, plaka uhartean instalatu genuen, erauzgailu integratu batekin.

Eta azken ukitua emateko, eukalipto koloreko laminatuzko eta ke koloreko estratifikatuzko ateak aukeratu genituen, etxebizitzaren gainerakoan ere jarri direnak.
Emaitza: abangoardiako sukaldea, trinkoa baina oso funtzionala.

Harmonia eta espazio irekia bainugelaren kasuan
Kasu honetan, logelan integratutako bainugela bat sortu genuen, bere espazio mugatua duena, gelarekiko komunikazio arina galdu gabe.
Bainugelako zorurako, dutxako hormarako eta konketa egiteko erabilitako zeramika antrazita tonukoa da. Konketan eta estalduretan material bera erabilita, harmoniaz betetako multzo bat lortu da.
Konketa da, hain zuzen, piezarik nabarmenenetako bat; izan ere, egina dagoen material zeramikoa normalean estaldura gisa erabiltzen da. Kasu honetan, ordea, xafla handiago eta lodiera handiagokoa sortu da, marmol-egileak ohiko gainazaleko material bat balitz bezala manipulatu ahal izateko, hala nola granitoa edo marmola.
Dutxako platerari dagokionez, neurrira egin zen kolore gris batean, zeramikarekin bat etor zedin. Mampara ere ad hoc da, eta serigrafiatutako kristala eta benetan profilak ez diren banaketak ditu, eta horrek asko errazten du garbiketa.

Bainugelaren higieneari komun esekia ere laguntzen dio; gainera, arrazoi estetikoengatik, bolumen txikiagokoa da.
Bereizgarritasun pertsonalaren ukitua xehetasunek ematen dute, hala nola ispiluak, kasu honetan bezeroarenak zirenak. Txorrotarako brontze eskuilatuzko akabera berezi bat aukeratu zen, gelari luxuzko aire sotil bat ematen diona.

Alkainen zure ametsezko etxea sortzen dugu material onenekin. Zuk ere obra berriko etxebizitza bat baduzu edo berritzeko bada, pasa gure dendetatik eta utzi gure adituek aholkatu zaitzaten.