Alkainek egindako proiektu berri hau, Julia Ollo barne-diseinatzailearekin lankidetzan gauzatua, horren adibide ona da.
Proiektuaren eskakizun nagusietako bat sukalde zaharraren espazio eta banaketa bera mantentzea zen, baina diseinu funtzionalago eta gaurkotuago batez hornituz. Emaitza tonu epelak dituen sukaldea da, materialen hautaketa zainduarekin eta neurrira egindako irtenbideekin.

Espazio irregular batean sukalde bat diseinatzeko erronka

T formako banaketarekin, guztiz zuzenak ez diren paretekin, izkin ugari eta kota desberdinekin, proiektu honek lan milimetrikoa eskatu du bai neurketan bai exekuzioan.
Erronka nagusia sukaldea espazioan primeran integratzea zen, bere arkitekturaren irregulartasunak nabaritu gabe.
Horretarako, hainbat elkargune eta amaiera 45°-ko inglete bidezko loturekin, fondo desberdinak dituzten moduluekin eta neurrira doitutako alboekin konpondu ditugu, ikusizko jarraitutasun handiagoa eta estetika garbi eta uniformea lortuz.
Gainera, encimerak sakonera desberdinak ditu pareten geometriarekin egokitzeko, azken emaitzan ia oharkabean pasatzen den berezitasuna.

Hare eta egur tonuetako sukaldea: berotasuna eta oreka

Materialen aukeraketa funtsezkoa izan da giro epel eta atsegina sortzeko.
Beheko altzarien hare koloreko laminatutako akaberak goiko altzarien intxaur zurituarekin konbinatzen du, konposizio orekatu eta harmonikoa sortuz.
Encimerarako Cosentinoren Dekton Rem aukeratu da, erresistentzia handiko azalera, sukaldearen aurrealdean zehar luzatzen dena.
Zoruaren aukeraketan ere lagundu dugu: Apavisaren Versalles ereduko zoladura bat, espazioari mugimendua eta nortasuna ematen diona.
Aldea markatzen duten xehetasun txikiak
Proiektu honetan estetika eta funtzionaltasuna uztartzen dituzten hainbat irtenbide txertatu ditugu:

  • Veravent-en Riply Slim harraska, encimeraren gainean instalatua. Bere 8 mm-ko hegaltxo finak babeseko xehetasun funtzionala ematen du, eta, aldi berean, multzoari arintasun bisuala eta dotorezia transmititzen dizkio.
  • Danimarkako Furnipart markako tiratzaile finak gola sistemarekin konbinatzen dira goiko moduluetan eta push bidezko irekierarekin ate batzuetan. Irtenbideen konbinazio honek lerro garbiak eta argiak mantentzea ahalbidetzen du, multzoa bisualki gehiegi kargatu gabe nortasuna emanez..
  • Kanpaiaren armairuaren alboko eta beheko tiraderaren amaierak, altzariaren aurrealde berriak balira bezala diseinatuak. Are gehiago, irekiera-funtziorik gabeko tiratzaile bat ere txertatu da beheko altzarien jarraitutasun estetikoa mantentzeko.

Gehiago ezkutatzen duen ate ezkutua

Proiektu honetako elementu berezienetako bat sukaldea ondoko gela batekin komunikatzen duen ate pivotante baten integrazioa da; itxita dagoenean erabat oharkabean pasatzen da, altzarien panel bat gehiago simulatuz.
Irtenbideak hiru funtzio betetzen dituen apalategi bat du: apaingarria, biltegiratzeko eta egiturazkoa, atearen bisagra-sistemaren euskarri gisa balio baitu.

 

 

Alkain, Gipuzkoan neurrira egindako sukaldeetan espezialistak

Espazio bakoitza desberdina da eta proiektu bakoitzak bere irtenbide propioak behar ditu. Horregatik, Alkainek sukalde bakoitza modu pertsonalizatuan lantzen du, bai diseinua bai exekuzioa posible egiten duten alderdi teknikoak zainduz.
Zure sukaldea berritzea pentsatzen ari zara? Astigarragako eta Hondarribiko gure dendetan aholkatzen zaitugu zure espaziora, zure beharretara eta zure bizimodura egokitutako sukalde bat diseinatzeko.

Erosketa-saskia
Artikuluak: 0
Azken prezioa:
0,00€
Online denda
Menua