Tigre eltxoa iritsi da geratzeko
Azken udetan, tigre eltxoa etengabeko mehatxu bihurtu da Gipuzkoan eta Akitanian. Bere presentzia gero eta handiagoa da eta bere ziztadek, gogaikarriak izateaz gain, erreakzio alergikoak eragin ditzakete edo, muturreko kasuetan, gaixotasunak transmititu.
Keztatzen al zaitu etxean sartzeak eta zure familiari eragiteak, bereziki haurrei edo adinekoei? Ez zaude bakarrik. Albiste ona da badagoela irtenbide erraz, eraginkor eta iraunkor bat: eltxo-sareak.
Zer dira eltxo-sareak eta zergatik dira hain eraginkorrak?
Eltxo-sareak hesi fisikoak dira, normalean sare fin batez egindakoak, leihoetan, ateetan edo kanporako sarbideetan jartzen direnak, eta aire freskoa eta argi naturala mantentzen uzten dutenak, baina intsektuen igarotzea eragozten dutenak, tigre eltxoa bezala.
Haien erabilerak etxeko erosotasuna hobetzeaz gain, produktu kimikoak edo intsektizidak erabiltzeko beharra murrizten du.
Etxean eltxo-sareak instalatzearen abantailak
Funtzionaltasunaz gain, eltxo-sare modernoek edozein etxebizitzaren estetikara ezin hobeto egokitzen dira. Alkain-en, eraginkortasuna, diseinua eta moldagarritasuna uztartzen dituzten irtenbideak eskaintzen ditugu:
✔️ Intsektuen aurkako babes osoa
✔️ Airearen zirkulazioa arriskurik gabe
✔️ Diseinu diskretu eta dotoreak
✔️ Neurrira egindako fabrikazioa leiho mota guztietarako
✔️ Energia aurreztea, leihoak beldurrik gabe irekita edukitzea ahalbidetuz
✔️ Ongizate handiagoa eta bizi-kalitate hobea
Alkain-en aurkituko dituzun eltxo-sare motak
Alkain-en etxe bakoitzaren beharrizanetara zein espazio bakoitzaren estilo arkitektonikora egokitzen diren eltxo-sare mota desberdinak ditugu:
- Eltxo-sare bilgarriak: ezin hobeak leiho abatigarrietarako edo erabilera maizetarako. Erraz biltzen dira behar ez direnean.
- Etxo-sare lerragarriak: aproposak orri lerragarriko leihoetarako. Instalazioa azkarra, garbia eta oso eraginkorra da.
- Etxo-sare finkoak: gomendatuak sarri irekitzen ez diren leihoetarako.
Bisitatu Alkain eta babestu zure etxea
Alkain-en aholku pertsonalizatua ematen dizugu, zure etxebizitzara hobekien egokitzen den aukera hauta dezazun. Neurketatik instalazioraino laguntzen dizun talde profesionala dugu.
Hurbildu gure dendetara edo galdetu online. Uda honetan, ez utzi tigre eltxoa zure etxean sartzen.
Konfiantza izan Alkain-en. Konfiantza izan segurtasunean.